Informazioa

Atseden bila bazabiltza, fisiko edota mentalki osasundu beharrez bazaude edota, besterik gabe, zenbait egunez pausatu eta lasaitu nahi baduzu...

Artaunsoro

...Artaunsoro Aterpea aukera paregabea duzu

Natura eta ingurumen ederrean kokatua, giro garbi, atsegin eta lasaia bermatuta dago. Ezinago egokia, beraz, egunoroko bizitza estresantean eten bat egiteko, bakarka, familian, lagunartean; baita tailerrak, ikastaroak, ihardunaldiak edo talde-terapiak antolatzeko ere.

Artaunsoro Aterpea Ernio mendilerroaren babesean kokatuta dago. Gazumetik Santa Engraziara bitarteko baso eta mendien ingurumen ikusgarrian. Baina mendi, baso eta erreka bazterrez gozatzeko parada eskaintzeaz gain, Artaunsoro Aterpea ongi prestatu eta hornituta dago abegitasunez hartzeko bertara hurbiltzen direnak eta arretaz betetzeko dagozkien zerbitzuak.

Beheko solairuan jantoki-sala, komunak eta erabilpen anitzetako gela daude; goikoan 30 pertsonentzako logela handia, dutxa bikoitza duten bainugelak eta, aldamenean, begirale edo antzekoentzako aproposa den logela bat.

Mendi artean aurkitzen gera, begiratuaz pasaia, pausaleku bat bertan badezu, hori bada zure nahia, etorri "artantsora", sentituaz gustora, basoa eta zelaia, animo eta prestatzen hasi, merezi duen bidaia. (Iparragirre abila dela)

» Informazioa
» Nola heldu
» Argazkiak
» Prezioak
» Loturak
Egin zure erreserba!!